E-commerce

Urtean zehar 365 egunez, 24 orduz mundu guztira irekita egongo den denda bat izan eta kudeatzen ikasi nahi baduzu, online dendak garatzen ditugula jakitea ez zaizu gaizki etorriko.

Produktuak nahiz zerbitzuak internet bidez saltzeko aukera izango duzu, edozein lekutan egonda ere eta kostuak merkeagotzeko aukera izanik gainera. Bertara sarbidea izan, kudeatzen jakin eta eta zure bezeroei berehalako arreta eskaintzeko aukera izango duzu .

TaPuntuk gai honen inguruko aholkularitza eskaintzen du eta zure beharren arabera, aholkularitza osoa edo zatikakoa eskatzeko aukera izango duzu:

Online dendak sortu eta mantendu

Internet zure produktu edo zerbitzuak saltzeko leku paregabea denez, zure denda sortuko dugu eta bertan zure stockeko aldaketak barneratuko ditugu, zure negoziaren aldaketei egokituz.

Aholkularitza eta formazioa

Online denda bat sortu aurretik jakin behar duzun horri buruz aholkularitza zerbitzua emango dizugu, eta jada sortuta baduzu, aztertu egingo dugu eta hobekuntzak iradoki. Denda zuk zeuk mantendu ahal izango duzu, formazio batean barneratuko dituzun ezagutzei esker.

Comments are closed, but trackbacks and pingbacks are open.