Diseinu grafikoa

Proiektu txikienetatik abiatuz handienetara iritsiz, irudi korporatibo bat izatea beharrezkoa izaten da. Irudi korporatibo hauek ezagutaraziko dituzten logotipoen, bisita txartelen, afixen, karpeten… eta edozein euskarriren diseinu grafikoaz arduratzen gara proiektu bakoitzak bere nortasuna irudikatzeko asmoz.

Logotipoak, irudi korporatiboa

Proiektu baten sorreran edo irudi eraldaketan oso garrantzitsua da logotipo erakargarri eta berritu bat izatea. Proiektu irudi hori diseinatu eta bere nortasuna jasoko duen irudi desberdin eta bereizgarria sortuko dugu.

Afixak, karpetak, txartelak…

Logotipoa eta irudi korporatiboa oinarri gisa hartuz euskarri fisikoak sortzen ditugu. Zure afixak, karpetak, txartelak, katalogoak… diseinatu eta maketatuko ditugu.

Comments are closed, but trackbacks and pingbacks are open.