Blogs

Zer egin nire WordPress webgunea hobeto posizionatzeko, ezagutza teknikorik izan gabe?

Zer egin nire WordPress webgunea hobeto posizionatzeko, ezagutza teknikorik izan gabe?

Jakina da WordPress-ek berezkoak dituela Google-en ondo posizionatzen laguntzen duten SEO gakoetariko asko, eta ondorioz teknologia honetan oinarritutako webguneak hobeto posizionatzeko joera daukate.

Baina lehen ezer gutxi eginda abantaila zena, orain ez da nahikoa. Zergatik? Ba webguneen ia %30-ek WordPress oinarri dutelako, eta ondorioz konpetentzia handituz doalako.

Beraz, zer egin webgune asko posizionamendua modu lehenetsian lantzen ari badira? Ba posizionamendua hobeto landu SEO bidez, eta WordPress-i posizionamendua indartzen lagundu.

TaPuntun hasieratik teknologia honenganako apostua egin genuen, eta proiektu bat bukatzean gure bezero guztiei formazio bat eskaintzen diegu, erraminta ondo erabiltzen jakin dezaten.

Zer ikusiko dugu ikastaroan?

Ikastaro honen helburua hori bera da: zer egin dezaket, erabiltzaile moduan, nire WordPress webgunea hobeto posizionatzeko? Asko egin daiteke:

  • Nola konfiguratu WordPress, SEO egoki batetarako
  • Orrialde eta sarreren URL egokiak
  • Izenburu eta edukien garrantzia
  • Irudi eta bideoen eragina posizionamenduan
  • Eduki berriak maiztasunez, mesedez
  • Hizkuntza bat baina gehiago duten webguneak posizionatuz
  • Bidelagun izango ditugun pluginak

Eman izena

WordPress webgune batekin egoki lan egiteko gakoak ikasi nahi izanez gero, eman izena datorren martxoaren 6rako antolatu dugun 4 orduko ikastaroan! Ordutegiari dagokionez, bi aukera eskaintzen ditugu: 9:30-13:30 edo 16:00-20:00. Han ikusiko dugu elkar!

Partekatu: