2016/09/27

Olatukoop

TaPuntu eratzen hasi ginen momentutik, oso argi genuen beste elkarte, enpresa eta abarrekin elkarlanak bilatu eta gauzatuko genituela. Lantaldearen ongizatea eta giza garapena bermatzeaz gain, eskualdeko ongizatean eragin positiboa izan nahi genuela argi genuen.

Ahal izan dugun neurrian, helburu hori lortzeko pausoak eman ditugu urte honetan zehar, Nortasuna Sarean eta PuntuSoziala bezalako egitasmoak gizartearen eskuetan ipiniz, adibidez. Hala ere, aspalditik eginbeharrekoen zerrendan zegoen pauso bat ematea falta zitzaigun oraindik, Olatukoop sarearen partaide bilakatzea hain zuzen ere.

Ekonomia sozial eta eraldatzailean (ESE) jarduten duten enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dute OlatuKoop sarea. Elkartearen helburu nagusienen artean, kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea eta bakoitzaren jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea direlarik.

Sarearen eta gure kooperatibaren asmoak ildo beretik doazela ikusirik, azkenean erabakia hartu eta gaur egun Olatukoop sareko partaide bilakatu garela jakinarazi nahi dizuegu gogotsu!

Gure onena emanez, komunitatearen garapena eta ongizatea lortze aldera laguntzeko prest gaituzue, beraz!

Informazio gehigarria: Olatukoop