Blogs

TaPuntu 2017

Puntu eta koma, eta aurrera

Esaldi luzeetan arnasa hartu eta aurrera jarraitzeko erabiltzen dugu puntu eta koma. Programazioan, aldiz, agindu bakoitzaren amaiera adierazteko erabiltzen da.

Lehen adierari helduko diogu gaur eta, urtearen amaieran puntu eta koma jarri aurretik, 2017-an aurrera egiteko ezinbesteko izan zareten horiei azpimarra jarri.

Eskerrik asko:

> Zuri, duzun kargu publikoko mozorroa alboratu eta  bilera filosofeatze batean bilakatzen jakin  duzun horri.
> Begiak itxi eta zure   ibilbide profesionala  gurekin partekatzea erabaki duzun horri.
> Bilboko ekitaldi hartan ezagutu genuen lantaldeari,  pertsona erdigunean duen proiektua   izanik gure unibertsoan topo eginagatik.
> Zuri, hiru hilabete luzeko lanketan gertu egon eta  taldearen sua piztuta mantentzen  laguntzeagatik .
> Hain garrantzitsua den arlo ekonomikoan ditudan zalantzak argitu eta   lasaitasuna eman didazun   horri .
> Adinez gazte, pentsamenduz adimentsu. Oparitu dizkidazun   elkarrizketa formal eta informal   guztiengatik.
> Gure bizitza eta lana bateragarriak izateko   ordutegi aldaketa  lortu duzun horri.
> Gure mahaiean eserita egon ez arren,  TaPunturen txokoan aulki bat merezi   duzun horri, pertsonalki eta profesionalki hainbeste emateagatik.
> Zuei,  zuen hanketako bat TaPuntun  erabiltzea erabakitzeagatik .
> Erorketa bakoitzean   eskua hartu eta altxatzen  lagundu didazunari .
> Eguneko orduak motz geratu direnean lan txikiak kendu eta   zerrenda arindu didazun  horri .
> Bezero izatetik harago,  gu eta gure proiektua   hainbeste errespetatu duzun   horri.
> Zure lan zikloaren amaieran eskuzabal izan eta   proiektu eta kontaktuak ahalbidetu  dizkiguzun horri .
> Baita aipatu ez zaituztegun guzti horiei ere, egunero  oparitzen dizkiguzuen gauza txikiengatik  , egunerokotasunari zentzua ematen dioten horiengatik.
> Eta, bereziki zuri,   duela hiru urte eskutik heldu   eta abentura ero honetan murgildu ninduzun horri.

Honen ondoren bai, puntu eta koma idatzi eta aurrera jarraituko dugu 2018an, erronka berriak ezarriz, guretzat eta gure inguruarentzat etorkizun hobeak imajinatuz eta elkarlanak josiz.

; eta aurrera!

Partekatu: