Urtxintxarentzat argazkilaritza zerbitzuak

Gipuzkoan kokaturiko Urtxintxa erakundea, gure lantaldearekin harremanetan jartzea erabaki zuen, garatu nahi zuten zerbitzuen katalogoa osatu ahal izateko, eskaintzen dituzten zerbitzu guztien argazkiak irudikatzeko laguntza behar zuten eta.

Lehen pauso gisa, Urtxintxako komunikazio arduradunarekin bilera bat adostu genuen. Bertan, proiektuaren inguruko informazio guztia biltzen saiatu ginen, batez ere, Urtxintxak eskaintzen dituen zerbitzu guztien inguruko informazioa batzen eta ulertzen saiatu ginen.

Horretarako, zerbitzu guztiak banan bana errepasatu ondoren, bakoitzaren inguruko xehetasunak jaso genituen, atera beharreko argazkien estilo eta ezaugarriak ezagutu ahal izateko.

Xehetasun guztiak bildu ondoren, komunikazio arduradunaren laguntza izugarriari esker, argazki saioen hitzorduak antolatzea izan zen hurrengo pausoa: egun eta orduak, gerturatu beharreko begirale eta umeak (profilak zehaztuz), kokalekua, arropa…

Argazkiei dagokionez, kanpo kokalekuetako argazkiak ateratzeaz gain, estudioko argazkiak atera genituen ere. Bai kasu batean zein bestean, Pastain Irudi Zerbitzuak-en laguntza paregabea izan genuelarik momentu oro.

Bukatzeko, argazkien edizioa izan zen prozesua borobiltzeko azken pausoa. Kasuan kasu, hainbat esaldi, karaktere… txertatu nahi baizituzten.

Hementxe uzten dizkizuegu ateratako argazki batzuk. Horrez gain, Laukatu Komunikazioak diseinatu eta maketaruriko katalogoa, emaitza ikusi ahal izateko:

Urtxintxa Eskola

 

Urtxintxa Eskola

 

urtxintxa katalogoa

Mila esker Urtxintxako arduradunei gugan jarritako konfidantza osoagatik, segi horrela lanean!

Zer landu dugu?
Norentzako

Urtxintxa