Emakumeen Zentroa-ren katalogoaren maketazioa

Ohikoa izaten den moduan Lasarte-Oriako Sexuen Elkarbizitzarako Emakumeen Zentroa-k liburuxka informatibo bat argitaratu izan ohi du, non beraiek antolaturiko ekintza eta kurtsoak barneratzen dituen. Eskaintza hau aldatzen doa eta hori dela eta, erakundeak edukiak moldatzeko beharra izaten du noizbehinka, honek eskuorriaren maketazio aldaketa eskatzen duelarik herritarrei difusioa egin ahal izateko.

2016ari hasiera emateko formatu aldaketa bat egitea erabaki zuten eta, horretarako, maketazio berri bat osatu dugu, erabiltzaileentzat irakurterrazagoa izan dadin. 2015ean ere behekaldean ikus daitezkeen hainbat eskuorriren maketazioa eraman genuen aurrera.

Barneratu beharreko eduki berriak bidali zizkiguten eta eskuorri berriaren oinarriak aipatu, gure lana erraztuz. Proposamenak jaso ondoren, lanari ekin genion egiturarekin hasiz. Eskuorri berriaren bizkarrezurra definitu ondoren, kolore berria ipini eta edukiak sartzen hasi ginen. Maketazioa egin eta arduradunei kopia bat bidali genien, hauek azken aldaketak proposatu eta beraien baieztapena jaso ondoren, kopia digital bat bidali genien. Horri esker, eskuorria inprimatzera bidaltzeko aukera izan zuten.

Espero dugu interesa duen edonork ekintza horietaz gozatzeko aukera  izatea eta antzeko jarduerak antolatzen jarraitzea.

Plazerra izan da gure esfortzua horrelako lan batean jarri izana, Emakumeen Zentroa-ren ikastaroen berri emateko.

Emakumeen etxea

Emakumeen etxea

Emakumeen zentroa-ren eskuorria

Emakumeen zentroa-ren eskuorria

Zer landu dugu?
Norentzako

Lasarte-Oriako Udala