Seguridad RESA: web-orria

Seguridad RESA Donostian kokaturiko enpresa dugu, obretan segurtasun sistemak instalatzen aditua dena. Enpresa honek eskaintzen dituen segurtasun sistemak, bereziak dira ohikoekiko, obrak aurrera eraman aurretik segurtasuna bermatzen dutelako.

Nahiz eta sistema erabilgarri eta interesgarriak izan, TaPunturen lantaldearekin harremanetan jartzea erabaki zuten, beraien lana erakusteko erabiltzen zuten web-orria zaharkitua zegoela konturatu eta edukia eguneratzeko zailtasunak zituztelako.

Proiektua goitik behera aztertu eta hasieratik ezinbestekotzat jo genuen, web-orri dinamiko bat garatu behar genuela, martxan zituzten lanak erakutsi eta azpimarratuz. Azken finean, proiektua bera aurkezteko orduan, beraien lana aurkeztea baina modu hobeagorik ez zegoela uste genuen eta.

Hementxe uzten dizuegu web-orri berri eta zaharraren hainbat argazki, beraien arteko ezberdintasunak aztertu ahal izateko.

Yolanda eta Charorekin eskuz-esku lanean aritzea bikaina izan da proiektu hau garatzeko orduan. Zorte on bidean!

Web-orri berria:

resa_berria1

resa_berria2

ZAHARKITURIK ZEGOEN WEB-ORRIA:

RESA web-orri zaharra

Zer landu dugu?
Norentzako

Seguridad RESA