Personal Branding: Zeure nortasun markaren bila

Gaur egun, gutako gehienok internetera sarbide mugagabea dugun honetan, bertan eskaintzen dugun irudia zaintzea komeni. Are eta gehiago, besteek guri buruz argitaratu ditzaketen argazki, iritzi zein iruzkinak aztertu eta hauek kontrolprean izatea gomendatzen dute adituek.

Pribatutasuna zaintzeaz gain, besteengan irudi positibo bat eragin eta horri esker, gure helburua edozein izanda ere, lehentasunezko aukera izatea bilatzen du marka pertsonala deituriko estrategiak.

Errealitate horren aurrean, martxan jarri eta Asmoz Fundazioarekin batera “Personal Branding: Zeure Nortasun Markaren bila” online formazioa sortu berri dugu.

Bertan, marka pertsonalaren kontzeptua ondo ikasi eta hau egoki lantzeko gomendio eta praktika ugari ikasi ahal izango dituzue.

Ikastaroaren inguruko informazio guztia hementxe ikusgai: Personal Branding ikastaroa

EiTBko Hiri Gorrian saioan ikastaroaren inguruan TaPuntuko Ainhoari egindako elkarrizketa:

Segura Irratiko Goizerokoa saioan ikastaroaren inguruan TaPuntuko Ainhoari egindako elkarrizketa:

Zer landu dugu?
Norentzako

Asmoz Fundazioa