Ondo Ibili panel informatiboa

Lasarte Oriako Udalak, Kirol eta Zerbitzu Sozialetako departamendutik, beste eragile batzuekin batera aspaldi jarri zuen martxan Ondo Ibili osasun programa.

Hirugarren adineko pertsonen zahartze aktiboa helburu duen programa honek, hainbat ibilbide zehaztu eta hauek burutzeko bolondresen laguntza izaten dute adinekoek ostiralero (Okendo Plazan 11:00etan dute hitzordua). Ibilbidea burutzen dutenek, gainera, kartila propioa duteĀ eta bertan buruturiko ibilbide bakoitzeko zigilu bat lortzen dute.

Programaren inguruko informazio guztia bildu eta ibilbideak azaltzeko, udaletik panel informatibo bat burutu nahi zutela helarazi ziguten.

Antza Komunikazio Grafikoa herriko inprentarekin batera elkarlanean hasi eta diseinu lanak landu genituen, ondoren inprentan garatu zituztenak.

Hementxe panelaren diseinua ikusgai:

Ondo ibili Panela

Zer landu dugu?
Norentzako

Lasarte-Oriako udala