Marketin digitala – Hazilan programa Urola Kostan

2017. urteko azken hiruhilabetean Urola Kosta Garapen Agentziak diseinatu eta antolaturiko Hazilan formazio programa eskaintzeko aukera izan genuen TaPuntun. Formazio programa honen helburua, eskualdeko langabetuak hainbat gaietan jabetzen laguntzea zen, beraien lan aukerak handitzeko asmoz.

Hazilaneko 2017ko deialdian, zehazki, marketin onlineko ezagutza teoriko zein praktikoak barneratzeko formazio programa bat diseinatzea erabaki zuen Urola Kosta Garapen Agentziak, eskualdean zeuden enpresen beharrak aztertu eta hauei erantzun bat emateko xedez batez ere.

Epe eta edukiei dagokionez, marketin onlineko formazio programa, 2017ko irailean hasi eta abenduaren bigarren astean bukatu zen, sei modulu ezberdinetan banatua egon zelarik.

Hain zuzen ere, hauek izan ziren formazio programa osatu zuten sei moduluak:

  1. Marketin digitaleko hastapenak eta oinarrizko tresnak: web-orria eta bloga (25 ordu)
  2. Web-orrien eta sareen posizionamendua: SEO eta SEM (20 ordu)
  3. Sare sozialen estrategia (100 ordu)
  4. E-marketin ekintzak: e-mail marketina, zozketak, online publizitatea… (40 ordu)
  5. Integrazioa: offline eta online estrategien koherentzia (10 ordu)
  6. Legea online komunikazioan: lege-oharrak, cookieak, pribatutasun politika… (5 ordu)

Esan beharra dago, modulu hauek jaso baino lehen, ikasleek gaitasun pertsonal eta profesionalen inguruko ezagutzak lantzen eta praktikan jartzen jardun zutela, Urola Kostako Garapen Agentziaren dinamizazioari esker. Behin zeharkako gaitasun horiek barneratu ondoren, marketin onlineko ezagutzen unea iritsi zen, modulu guztietan zehar ondoko egitura errespetatu zelarik:

Hasiera batean, kontzeptu teorikoak jaso eta ondo ulertu ondoren, alderdi praktiko bat garatu behar izan zuten ikasleek, moduluan zehar ikasitakoa lantzeko helburuz. Horretarako, ikasle bakoitzari, eskualdeko enpresa erreal baten lanketa burutzea eskatu zitzaion, gutxinaka gutxinaka, formazio programaren amaieran, enpresa arduradunei aurkezturiko marketin onlineko plan orokor bat landuz eta garatuz.

Behin emaitzak ikusita, argi ikusi genuen ikasleek asko ikasteko aukera izan zutela, marketin online alorrean lan egiteko ezagutza eta gaitasun nahikoa barneratuz.

Bideoa

Irudiek hitzek baino indar handiagoa dutenez, hilabete hauetan landutakoa laburpen bideo batean jaso dugu, bertan parte hartzaileen iritziak eta ikastaroan zehar bizi izan duten garapena ikusi daitekeelarik:

Argazkiak

HazilanUrolaKosta2

HazilanUrolaKosta3

HazilanUrolaKosta4

Lehen Hazilan programa izan da TaPunturentzat, baina azkena ez izatea espero dugu! Mila esker posible egin duzuen denei!

Zer landu dugu?
Norentzako

Urola Kostako Udal Elkartea