Loidi: eskuorri eta aurkezpenaren diseinua

Loidi Eraikuntzak enpresarentzat aurretiaz lanak burutu ditugu TaPuntun. Hala nola beraien obretan kokatzeko promozio lonen diseinua edota beraien web-orria bera ere.

Bidean zehar burutu ditugun lanei esker, ez dugu zalantzarik Lasarte-Orian kokaturiko enpresa familiar hau burubelarri dabilela. Kalitatezko lantaldea izateaz gain, kalitatezko obrak burutzen dituzte eta.

Eraikuntza sektorean inguruan dituzten enpresekin lehiatzea tokatu zaie azken aldian, Donostiako Antiguo auzoan kokatua dagoen etxebizitza multzo baten zaharberritze baten obra zegoen lehian eta. Eraikuntza enpresa dezentek proiektua aurkeztu eta hau zeinek burutu behar zuen erabakitzeko, hautaketa prozesu baten parte izan baitira. Loidi Eraikuntzak enpresak, hainbat fase gainditu eta bukaera arte iristea lortu zuen, beste bigarren eraikuntza enpresa batekin lehiatuz. Momentu horretan Loidik bizilagunengan pentsatu zuen eta obraren xehetasunak bilduko zituen eskuorri baten diseinu eta garapena burutzeko laguntza eskatu zigun. Horrez gain, beraien obra azaltzeko orduan, euskarri gisa erabili nahi zuten aurkezpen bat osatzeko beharra zuten.

Hementxe emaitza ikusgai! Badakigu ederki joan zitzaiela. Zorionak ekipo eta segi gauzak hain ondo egiten!

Loidi Portuene

Loidi Portuene

Loidi Portuene

Zer landu dugu?
Norentzako

Loidi eraikuntzak