Lakari Kooperatiban SEO, SEM eta Sare Sozialei buruzko formazio saioak

Lakari denda Zarautzen kokaturiko kontsumo-eredu jasangarria eta arduratsua bultzatzen duen gune koooperatibo bat dugu.

Badira hainbat hilabete beraien proiektua gertutik ezagutzeko aukera izan genuela eta, egia esan, lantalde guztia proiektuarekin maitemindu ginela onartu beharrean gaude.

Hasiera fase batean daude baina indar handiz datozela argi dugu. Egunero hobetzen saiatzen diren horietakoak direnez, beraien nortasuna interneten isladatzeko abentura horretan laguntza behar zutela konturatu eta martxan jartzea erabaki zuten. Horren ondorioz, TaPuntuko lantaldearekin harremanetan jarri eta Lakari kooperatibako lantalde guztiari marketin online alorreko hainbat formazio aurrera eramateko aukera izan dugu. Hementxe era labur batean landu ditugun gaiak ikusgai:

  • SEO eta SEM posizionamenduaren lanketa, beraien web-orrian zentratuz. Horrez gain, Googleen egoki kokatzeko gakoak eskaini genizkien.
  • eta Twitter kontuak zituztela aipatu ziguten baina  bideo edo argazkiak igotzeko sare sozial baten beharra ikusten zutela aipatu zigutenez, Pinterest eta Instagram bezalako sare sozialen inguruko informazioa azaldu genien.
  • E-mail marketing-a egiteko interesa zuten. Hori dela eta, “Mailchimp”-en abantailak eta funtzioak landu genituen ere.
  • Bukatzeko, sare sozialetan egoki komunikatu ahal izateko, kontuan hartu beharreko pausuak azaldu genizkien.

Formazio saio politak, jende aberasgarriaren artean eta batez ere, ikasteko gogoak dituzten horietakoak gustoko ditugunez, gustora asko ibili ginen bertan. Mila esker Lakari kooperatibako lantalde guztiari eta zorte on, ederki joango zaizuela ez dugu zalantzarik eta!

Informazio gehiago: Lakari proiektuaren web-orria

 

Lakari kooperatiba

Lakari kooperatiba

Lakari kooperatiba

Zer landu dugu?
Norentzako

Lakari Kooperatiba