Ingutek proiektuaren logotipo, bisita txartel eta web-orria

Pozgarria da benetan hazten ari den proiektu baten testigu izan eta, gainera, zure lanaren bitartez hazkuntza horretan laguntzeko aukera izatea. Horixe da, hain zuzen ere, Ingutek proiektuarekin TaPuntun gertatu zaiguna.

Hondakinen kudeaketa eta energiaren aprobetxamenduan (bai industrian zein eraikuntzan) espezializaturiko ingeniaritza dugu Ingutek. Bere sustatzaileek beste enpresa batzuetan urte dezentez lan egin ondoren, beraien kabuz proiektu bat egiteko erabaki ausarta hartu zuten.

Sustatzaileak, jardueraren inguruko ezagutza ugari bazuten ere proiektua komunikatzeko zailtasunak zituztela konturatu ondoren, TaPuntuko lantaldearekin harremanetan jartzea erabaki zuten. Hain zuzen ere, marka irudiaren, bisita txartelaren eta web-orriaren diseinua eta garapena aurrera eramatea adostu genuen lehen bilera batean.

Logotipoarekin lanean hasi ginen lehenik. Horretarako, letra mota eta kolore ezberdinetan landutako lehen hiru frogak bidali genizkien proiektu arduradunei. Frogak aztertu ondoren, behin behineko froga zehaztu genuen, honen gaineko moldaketak eginez, behin betiko logotipoarekin eman genuen arte.

Erabakitako logotipoa oinarri, bisita txartelaren diseinua landu eta denen artean adosturiko bertsioa erabaki genuen.

Bukatzeko, web-orriaren web arkitektura zehaztu ondoren, edukiak bi hizkuntzatan barneratu eta diseinuaren gainean lan egiten hasi ginen. Sustatzaileekin etengabean elkarlanean arituz, web-orria argitaratzeko aukera izan genuen.

Esan bezala, polita da hasierako momentuetan dauden proiektuei lehen bultzada ematen laguntzea.

TaPuntuko lantalde guztiaren izenean zorte on bidean!

Hementxe emaitza ikusgai:

Logotipoa:

ingutek

Bisita txartela:

Ingutek bisita txartelak

Web-orria

Ingutek web-orria

Zer landu dugu?
Norentzako

Ingutek