Hernaniko Emakumeen etxeko web-orria

Hernaniko Udalak, 2013. urtean berdintasunaren alde eta ikuspegi feminista batetik herrian lan egiten duten eragileek beraien jarduera eta ekintzak aurrera eramateko, Plaza Feminista espazioa martxan ipintzea erabaki zuen.

Ordutik aurrera espazioari erabilpen handia eman zaio, herrian dagoen mugimendu anitza dela medio. Hori dela eta, espazioa txiki geratu zaiela konturatu eta hurrengo pauso bezala Hernaniko Emakumeen Etxea sortzea erabaki zen.

Dagoeneko espazioa identifikatu da eta prozesuan lanean daude, espazioaren funtzionamendu eta antolaketaren nondik norakoak herritar guztien artean eztabaidatu eta erabakitzeko, prozesu partehartzaile bati esker.

Prozesu honen inguruko informazioa eta fase guztiak egoki komunikatu eta herritarrek informazio hori eskura izateko, Udalak kudeaturiko Erabaki Hernani web-orriaren barnean prozesu partehartzailearen atal berria sortzea erabaki zen.

Lan hori aurrera eramateko, gurekin harremanetan ipini ziren eta Hernaniko Udala, Aztiker (prozesu parte hartzailearen kudeaketa ardura duen kooperatiba) eta hiruok bildu eta elkarlanean aurrera pausoak eman genituen atala sortu arte.

Hementxe emaitza ikusgai:

emakumeen-etxea

“Amets egin dezagun: Nolako Emakumeen Etxea nahi dugu?”

Zer landu dugu?
Norentzako

Aztiker