Hernaniko Emakume Kirolariak dokumentalaren kartela

Hernaniko Udalaren bitartez izan genuen “Hernaniko Emakume Kirolariak” dokumentalaren berri. Hain zuzen ere, Udaleko Berdintasun eta Kirol sailetik bultzaturiko dokumentala, non profil ezberdinetako hainbat emakume kirolarik, beraien testigantzak eskaini dituzten.

Herritarrek dokumentalaren proiekzioaten eta ondorengo mahai-inguaren berri izateko helburuz, Hernaniko Udalarekin bildu eta kartelaren diseinua garatzeari ekin genion. Kirola egiten duten emakume ezberdinak ageri direnez, nolabait guztiak ordezkatzen zituen irudi adierazle bat garatzea nahi zuen Udalak. Hori dela eta, aniztasuna azpimarratzeko intentzioarekin, kartelak kolore ugari eduki behar zituela argi izan genuen hasieratik. Bestalde, ezaugarri anitzeko emakumeak eta kirol mota ezberdinak biltzea nahi zenez, nahiko askea eta irekia zen ilustrazio bat garatzeari ekin genion.

Dokumentalaren proiekzio eta mahai-ingurua aditzera emateko, kartelaz gain, hau oinarri zuen gonbidapen bat diseinatu eta garatzeko lanak aurrera eraman genituen.

Hementxe emaitza ikusgai. Proiektu aberasgarria eta polita benetan!

[one_half]Hernaniko emakume kirolariak[/one_half][one_half_last]Emakumea eta kirola gonbidapena[/one_half_last]

Zer landu dugu?
Norentzako

Hernaniko Udala