Gune Anitza zigiluaren diseinu lanak

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) martxan ipini berri duen ekimena dugu Gune Anitza zigilua. Honen bidez, Emakume eta Gizonezkoen arteko Berdintasuna eta LGTB+ kolektiboaren alde egiten diren esfortzu guztiak bateratu eta beraien arteko marko komuna azpimarratzea bilatzen delarik.

Izan ere, Emakume eta Gizonen aldeko Berdintasun eta LGTB+ kolektiboaren alde igortzen diren mezuak ugariak izaten dira, baina ez ordea bateratuak. Horixe bera gertatzen da kolektibo hauek erasoren bat jasatean, kontra azaltzen diren espazio fisiko eta digital ugari agertzen direla, baina independenteki eta mezu bateratu bat izan gabe. Beraz, zigiluaren bidez, guzti hau bateratu eta aniztasunaren alde, era positibo eta aktibo batean lanean dauden espazio fisiko eta digitalak identifikatu eta zerrenda batean bildu nahi dira. Horrez gain, orain arte isilean egon diren espazio fisiko eta digitalak zerrenda honetara atxikitzea bilatzen da.

EGK-ri esker, TaPuntun Gune Anitza zigilua diseinatzeko aukera izan dugu eta pozik gainera!

Beraz, aniztasunaren alde, positiboki eta aktiboki lan egin nahi baduzu, batu zerrendara eta jarri martxan zure Gune Anitza zigilua lortzeko!

Informazio guztia hemen: Gune Anitza zigilua
[one_half]

Gune Anitza

[/one_half][one_half_last]

EGK Gune Anitza

[/one_half_last]

Zer landu dugu?
Norentzako

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua