Fatxada berriztapen baten obra azaltzeko eskuorria

Gure web-orriko atal honetan azaltzen joan garen bezala, Lasarte-Orian kokaturiko Loidi Eraikuntzak enpresarentzat hainbat lan egin ditugu TaPuntun. Hala nola, beraien obretan kokatzeko lona korporatiboen diseinua, beraien web-orriaren diseinu eta garapena, obra ezberdinak azaltzeko eskuorriak…

Azken lan mota honi helduta, sarrera honetan aipatu gisa, badira hainbat hilabete komunitate bateko bizilagunei beraien fatxadaren berriztapen obra aurkezteko helburuz, xehetasun guztiak jasotzen zituen eskuorri baten diseinu eta garapena egin genuela. Azken finean, eraikuntza enpresa bat izanik, sektore berdineko beste enpresa batzuekin batera, obra egin baino lehen, bakoitzak bere eskaintza aurkeztu behar izaten du: obraren deskribapena, erabiliko diren materialak, epeak, aurrekontua…

Hori dela eta, Loidi enpresak, proiektu bat aurkeztu baino lehen, hau aurkezteko euskarri fisiko bat garatzea eskatu izan digu. Azken kasu honetan, Lasarte-Orian bertan kokaturiko fatxada berriztatze baten proiektua aurkezteko eskuorria egitea eskatu ziguten.

Hementxe uzten dizuegu emaitza:

LOIDI ERAIKUNTZAK

Loidi

Loidi

Zer landu dugu?
Norentzako

Loidi Eraikuntzak