Euskal Herriko Batukaden Topaketa

Lasarte-Oriako Dinbi Banda aisialdi elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak sortu zuten Euskal Herriko Batukaden Topaketa. Urtero, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etortzen diren hainbat batukada talde elkartzeko sortutako egun osoko festa dugu hau. Lehen edizioak Lasarte-Orian burutu diren arren, laugarrenetik aurrera geografikoki zabaltzen hasi da.

Topaketaren irudi korporatiboa sortu zuen TaPuntuk bigarren ediziorako eta urtero hau oinarritzat hartuz kolorea aldatzen zaio, edizio berrira moldatuz. Txilibitua da batukada guztietako zuzendariek amankomun duten tresna, beraz hori ikono gisa hartuta sortu genuen Euskal Herriko Batukaden Topaketa-ren logotipoa. Hortik aurrera diseinu grafikoaren arduradunak gara: kartelak, pegatinak…

Topaketaren bigarren edizioan web-orri bat egitea erabaki zen baina urtez urte irudiarekin bat eguneratzen dugu. Sare sozialak ere sortu genituen proiekturako: Facebook , Twitter , Youtube eta Instagram, web-orriaren osagarri, urtero hauen moldaketa burutzen dugularik.

Prentsaurrekoaren bideoa ere burutu genuen hirugarren edizioa iragartzeko. Talde guztiek eta prentsak bideo formatuan edizioaren nondik norakoak jasotzea zen helburua.

Egun handi hau posible izateko laguntza emateaz oso harro gaude eta datozen urteetan ere ilusio osoz parte hartuko dugu Euskal Herriko Batukaden Topaketa-n, hala eskatzen badigute.

ehbt4

Euskal Herriko Batukaden Topaketa-ko logotipoa

Euskal Herriko Batukaden Topaketa-ko kartela

Euskal Herriko 2. Batukaden Topaketako kartela

Zer landu dugu?
Norentzako

Dinbi Banda Aisialdi Elkartea