CAF LAB formazio saioak

Irun eta Beasaingo CAF enpresako LAB sindikatutik gurekin harremanetan jarri ziren hilero lau orduko formazio saioak egiteko helburuz. Argi zuten euskaraz eta talde txikitan ikasi nahi zutela. Hortik aurrera, gaiak eta gai zerrendak zehaztu genituen, momentu oro parte hartzaileen profil eta beharrak kontutan izanik.

Hain zuzen ere, guztira hiru saio eraman genituen aurrera eta hauexek izan ziren bertan jorraturiko arlo nagusiak:

  • Excel oinarrizkoa:
    Helburua Excel tresnaren hastapenean jakin beharrekoak ikastea izan zen.
  • Excel aurreratua:
    Excel programa erabilita zerrenda luzeak daudenean hauek kudeatzeko tresnak ezagutu eta praktikatu ziren.
  • Google tresnak:
    Google-ek dituen hainbat tresna ikasi zituzten: Calendar, Drive, Forms…

TaPuntuko lantalde guztiaren izenean, mila esker gugan pentsatzeagatik eta segi horrela lanean!

Plazer hutsa horrelako lanak aurrera eramatea!

Zer landu dugu?
Norentzako

CAF LAB