Bizikidetza ekitaldiko gonbidapenaren diseinua

Hernaniko bizikidetzaren aldeko herritar ekimenak, Hernaniko Udalari eta Baketik Fundazioaren laguntzari esker, maiatzaren 13an saio partehartzaile bat antolatzea erabaki zuen.

Saio honen helburu nagusia, Hernanin bizikidetza eta bakea lantzea zen, elkarrizketa eta entzumena oinarri izanik.

Ekimenaren inguruko informazioa zabaldu eta ahalik eta pertsona gehien saio partehartzailera gerturatzeko asmoz, Hernaniko Udaletik gure lantaldearekin harremanetan jarri ziren, ekitaldiaren gonbidapenaren diseinu grafikoa burutzea behar zutela aipatuz.

Diseinuaren oinarria erabakitzeko garaian, herrian kokatua dagoen Ave Maria parkeko harriaren sinbologia aintzat hartzea erabaki zen.

Hainbat froga ezberdin garatu eta proiektu arduradunekin eztabaidatu ondoren, behin betiko diseinuarekin eman genuen.

Paperean inprimatzeaz gain, WhatsApp zein posta elektroniko bidez gonbidapena bidali ahal izateko formatuak prestatu genituen.

Hementxe duzue emaitza ikusgai:
Hernanin bakea eta bizikidetza eraikitzen

Zer landu dugu?
Norentzako

Hernaniko Udala