Aretxabaletako parte-hartze ordenantza sortzeko web-orria

Aretxabaletako UdalakAztiker Kooperatibaren laguntzarekin, bere herriko parte-hartze ordenantza osatzeko prozesua martxan jarri zuen. Parte-hartze ordenantza sortzeko prozesua izanik, herritarren inplikazioa lortu eta beraien iritzia kontutan hartu nahi izan dutenez, informazio guztia eskainiko zuen tresna bat garatzea erabaki zen.

Aztiker Kooperatibako proiektu arduraduna gurekin harremanetan jarri eta web-orriaren inguruko xehetasun guztiak helarazi zizkigun. Herritar guztiei zuzenduriko tresna izanik, argia eta sinplea izatea nahi zuten eta prozesuaren martxa errespetatzea. Hori lortu ahal izateko, lau atal nagusi ezberdintzea erabaki genuen:

  • Prozesuaren informazio orokorra: aurkezpen orokorra eta helburuak jasotzeko.
  • Prozesuaren faseak: prozesuaren hiru fase nagusiak azaltzeko.
  • Prozesua prentsan: komunikabideetan prozesuaren inguruan zer esan den ezagutzeko.
  • Dokumentazio atala: prozesu fisikoan jasotako akta guztiak bertan jasotzen joateko eta herritar guztien eskura egoteko.

Diseinu aldetik tresna sinplea eta Aretxabaletako Udalaren web-orriarekin bat etortzen zena garatzea erabaki genuen.

Web-orri honek berezitasun bat izan du parte-hartze prozesuaren azken fasean. Izan ere, bileretan adostutako ordenantzaren zirriborroa zuzenean web-orriaren bidez iruzkintzeko aukera egon da eta. Sistema berezi bat izanik, beharrezkoa izan zen honen erabilera azaltzen duen bideo bat osatzea:

Hementxe emaitza ikusgai: Aretxabaleko parte-hartze ordenantza osatzeko prozesuaren web-orria

Aretxabaletako parte-hartze ordenantza osatzeko parte-hartze prozesua
Aretxabaletako parte-hartze ordenantza osatzeko parte-hartze prozesua

Benetan proiektu polita eta interesgarria! Zorterik onena opa dizuegu!

Zer landu dugu?
Norentzako

Aztiker Koooperatiba