Blogs

LinkedIn

Ezagutzen dituzu LinkedIn tresnaren aukera guztiak?

Ziur gaude azken urteotan 2.0 lan bilaketa kontzeptuaren inguruan asko entzungo zenuela, lan eremu zein gune pertsonaletan barne.

Dena den, ba al dakigu zer den zehazki 2.0 lan bilaketa?

Beste arlo batzuetan gertatu den bezalaxe, eraldaketa digitalaren ondorioz, lan merkatua goitik behera eraldatu eta nolabait muga fisikoak ezabatu direla esan genezake. Horri esker, aurretik errotuak zeuden egiteko modu batzuk guztiz eraldatu eta zenbait ekintza erraztu direla esan daiteke.

Besteak beste, ondoko aukera berri hauek etortzen zaizkigu burura:

  • Arlo berdineko profesionalak ezagutu eta beraiekin ezagutzak partekatzeko bideak sortu eta erraztu dira.
  • Entitate ezberdinen arteko elkarlanak posible egiteko aukerak handitu dira.
  • Erreferentzialtasunaren kontzeptuak zentzu gehiago lortu du eta asko hedatu da.
  • Baliabide gutxiko proiektu ezberdinen komunikazio lanak erraztu dira, beraien eraginkortasuna nabarmen igoaz.

Eta nola ez, lan bilaketa modu eraginkorrean egiteko bideak sortu dira ere, sare sozial profesionalei esker. Hauen artean erabiliena eta nagusiena LinkedIn dugu.

Ziur gaude zuetako askok noizbait erabiliko zenutela, baina atera zuku guztia atera al diozu tresnari?

TRESNAREN INGURUAN, ZER KOMENI DA IKASTEA?

  • Gure profila sortzeko orduan ondoko atalen zergatia eta hauek betetzeko jarraibide batzuk ezagutzea:
    • Oinarrizko informazio atala betetzeko jarraibideak
    • URL pertsonalizatu baten garrantzia
    • Profileko argazkiaren inguruko aipamenak
    • Izenburu profesional erakargarri baten lanketa
    • Laburpena osatzeko gomendioak
    • Lan esperientzia eta formazio atala
    • Gaitasun eta ezagutza egokiak aukeratzeko gakoak
    • Gomendioak jaso eta egiteko aholkuak
    • Sarea: kontaktu profesionalak lortu eta elikatu
  • Bestelako aukerak:
    • Komunitate eta taldeak
    • Enplegu interesgarriak bilatzeko atala
    • Enpresa orrialdeak

NOIZ ETA NOLA?

LinkedIn tresna kontrolpean izan eta honi ahalik eta zuku gehien ateratzen ikasteko, TaPuntun ondoko lau orduko ikastaro ireki bat antolatu dugula jakinarazten dizuegu: hain zuzen ere, “LinkedIn tresna, lan bilaketa 2.0 baino haratago doan tresna” deituriko ikastaro irekia.

Data eta ordutegiari dagokionez, 2018ko martxoaren 5ean finkatu dugu ikastaroa, ondoko bi ordutegi aukerak eskainiz: 9:30-13:30 edo 16:00-20:00 (izena emateko orduan, hobeto datorkizun ordutegi zein hizkuntza aukeratzeko aukera izango duzu).

Interesa izanez gero, ikastaroaren deskribapen fitxaren bidez eman dezakezu izena. Bertan topatuko dituzu ikastaroaren inguruko xehetasun guztiak.

LINKEDIN TRESNA PERTSONALKI NAHIZ ERAKUNDE GISA EGOKI KUDEATZEN IKASI NAHI BADUZU, AZKAR IBILI ETA EMAN IZENA GURE IKASTARO IREKIAN!

Partekatu: