2016/08/26

Instagram eta WhatsApp

Enpresek argi dute gaur egun gehien erabiltzen diren komunikazio tresnetan egotea garrantzitsua dela. Negozioek orain arte oso kontutan izan dituzte Facebook, Twitter eta Youtube bezalako tresnak. Facebook sare sozialak adibidez, marketin alorrean izan zezakeen errentagarritasuna ateratzen jakin izan du. Sare sozial honek konkretuki, negozioen gorakada ikusiaz, aldaketa eta baliabide bereziak eskaini ditu enpresa bezala izena ematen duten orrialdeentzat. Baina zeintzuk dira gaur egun goraka doazen tresna berriak? Bada Instagram eta WhatsApp.
[one_half]

Instagram

Argazkiak modu azkarrean eta filtro batekin txukunduak igotzeko aukera ematen digun sare sozial hau, negozioentzat aukera berriak probatzen hasi da. Harremanetan jartzeko botoi bat, kokapenera sarbidea erraztuko duen aukera eta negozioaren kategoria ezartzeko aukerak laster izango ditugu erabilgarri Instagramen. Oraingoz probatzen ari dira soilik, baina argi dago zein den norabidea, enpresentzat zerbitzu berri eta erakargarriak eskaintzea.

Irudian aztertu daitekeen bezala, harremanetan jartzeko botoia sakatuta, negozioaren e-postara zuzenean idazteko aukera eskainiko da (“Contact”). Negozioaren izenaren azpian dagokion kategoria ikusi ahal izango da. Azkenik, web-orrira bideratzen duen esteka eta gero, kokapen esteka ikusiko litzateke. Esteka honi klik egiterakoan mapa bat agertuko delarik.  [/one_half]

[one_half_last]instagram-business-profile[/one_half_last]

[one_half]wh[/one_half]

[one_half_last]

WhatsApp

900 milioi erabiltzaile baino gehiago dituen aplikazio hau da gehien erabiltzen den komunikazio tresna gaur egun. Modu pertsonalean erabiltzen dugun arren, negozio bezala erabiltzen hasi direnak ere badira. Azken finean, bezeroari arreta pertsonala eta azkarra emateko parada bikaina da. Aukera bat, gure negozioan WhatsApp aplikazioa izan dezakeen mugikorra edukitzea da. Hortik aurrera, gure marketing online eta offlinean jarriko genuke arreta zerbitzu gisa. Beste aukera bat, telefono zenbaki hori publiko egin gabe bezeroekin harremana mantentzeko erabiltzea da. Bezeroen mugikorren datu basea egitea garrantzitsua izan daiteke, e-mail marketinean bezala. Bezeroek jakinarazpenak eta berriena jaso ahal izango dute euren mugikorrean, modu zuzen eta pribatuan.

WhatsApp aplikazioan ere taldeak sor daitezke, hemen ere negozioek badute zer esan. Komunitatea sortzen dugu gure bezeroekin, sortu daiteke beraz komunitate horren talde bat, kudeatu eta nola ez zugandik espero duten hori bertan eskaini; zozketak, informazioa…

[/one_half_last]

Negozioek pertsonen joerekin bat bidaiatu behar dute, eta are gehiago marketin alorrean