Zaintza teknologikoa: ez zaitez atzean geratu!

IRAKASLEA

Arkaitz Sukuntza Alkorta

  • Teknologia berrien irakaslea 2008tik
  • Web 2.0 eta sare sozialetan berezitua
  • Marketin digitalean aritua
  • Sarean.eus atari teknologikoan kolaboratzailea

Profesional orok bere sektoreko berritasunei adi egon beharko luke eta hainbat sare izan daitezke helburu hau lortzeko tresna egokiak. Ikastaro honetan, zaintza teknologikoa egiteko tresna ezberdinak ezagutuko ditugu.

Ikasgai-zerrenda

  • Twitter
  • Google Alerts
  • RSS teknologia
  • Google Trends
  • Pocket
  • Linkedin

Ikastaroaren datuak

Eguna:2017ko apirilak 19 (asteazkena)
Ordutegia:9:00-13:00 edo 16:00-20:00
Orduak guztira:4
Lekua:Beterri. Florida auzoa, 28 (Hernani)
Hizkuntza: Euskara edo gaztelera
Prezioa:35€

*Oharra: ikastaro honetan parte hartzeko ordenagailu bat ekartzea gomendatzen dugu, alde praktikoa landu ahal izateko

Eman izena ikastaroan

Epez kanpo. Ikastaro honetan interesa izanez gero, idatziguzu formazioa@tapuntu.eus helbidera eta zure beharra asetzen saiatuko gara.