Neur ezazu zure webgunearen arrakasta Google Analytics erabiliz

googleanalytics_nab

Webgune egoki bat garatzea bezain garrantzitsua da, behin martxan dagoenean, bertan zer gertatzen den jakitea. Zenbat erabiltzaile sartzen dira? Asko? Gutxi? Nondik jasotzen ditugu bisita gehien? Bisita hauek, guk nahiko genukeen portaera al dute webgunean nabigatzean? Google Analytics tresnak emango dizkigu erantzunak.

IRAKASLEA

Aritz Etxeberria

Aritz

  • Web programazioan aditua
  • Diseinu grafiko eta web diseinu proiektuetan esperientziaduna
  • Web-orrien arloko hainbat gairen inguruko irakaslea
  • Hainbat programazio hizkuntzetan aditua

Ikasgai-zerrenda

  • Google Analytics webgunean integratzea.
  • Bisiten inguruko informazioa eskuratzeko beharrezko datuak ezartzea.
  • Google Analytics-ek eskaintzen dituen lehenetsitako txostenak aztertzea.
  • Jarraipen egokiena egiteko konfigurazioa: bista eta iragazkiak.
  • Google Analytics-eko konfigurazio aurreratua: segmentuak, ekitaldiak, konbertsioa, konbertsio inbutuak eta txosten pertsonalizatuak.
  • Tresnaren automatizazioa eta optimizazioa: alertak, lasterbideak, txostenak eta programatzea.

Ikastaroaren datuak

Eguna: 2017ko azaroak 30 (osteguna)
Ordutegia: 9:30-13:30 edo 16:00-20:00
Orduak guztira: 4
Lekua: Beterri. Florida auzoa, 28 (Hernani)
Hizkuntza: Euskara edo gaztelera
Prezioa: 35€

*Oharra: ikastaro honetan parte hartzeko ordenagailu bat ekartzea gomendatzen dugu, alde praktikoa landu ahal izateko

Eman izena ikastaroan

Epez kanpo. Ikastaro honetan interesa izanez gero, idatziguzu formazioa@tapuntu.eus helbidera eta zure beharra asetzen saiatuko gara.