Illustrator: Diseinu grafikoan hastapena

IRAKASLEA

Ekain Arostegi Melero

  • Web diseinuan aditua
  • Diseinu grafiko eta web diseinu enpresetan esperientziaduna
  • Diseinuaren arloko hainbat gairen inguruko irakaslea
  • Diseinatzaile grafikoa

Illustrator ikastaro irekia

Adobe Illustrator grafismoa lantzeko erreferentziazko aplikazioa da. Marrazkiak, kartelak, logotipoak… egin ahal izango dituzu irudi bektorialak landuz. Erabili ezazu Illustrator zure irudi eta grafikoak egiteko!

Ikasgai-zerrenda

  • Oinarrizko tresnak
  • Gehien erabiltzen diren tresnak eta zertarako da bakoitza
    • Geziak
    • Barita
    • Pluma
    • Formak
    • Koloreak
    • etab…
  • Testu tresnak
  • Erdi mailako Tresnak 
    • Maila
    • Pintzelak
    • Irudi kalkoa
  • Trikimailuak
    • Biratu
    • Bikoiztu
    • Eskala
    • Erdiratu

Ikastaroaren datuak

Eguna:2018ko martxoak 8 (osteguna)
Ordutegia:9:30-13:30 edo 16:00-20:00
Orduak guztira:4
Lekua:Florida Auzoa 28 Hernani
Hizkuntza: Euskara edo gaztelera
Prezioa:35€

TaPuntu Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat

TaPuntun bat egingo dugu martxoaren 8an planto egin eta mobilizatzeko nazioartean egin den deialdiarekin.

Hori dela eta:

  • TaPuntuko kide guztiok, hala nahi duen orok planto egin eta mobilizazioetan parte hartzea erraztuko dugu.
  • Martxoaren 8an ikastaro ireki bat daukagu programatuta. Eguneko mobilizazioekin bat egitea erabaki dugunez, ikastaro bera martxoaren 15ean berriro eskainiko dugu. Interesa duen oro formazioa@tapuntu.eus helbidearen bidez jar daiteke gurekin harremanetan izena emateko.
  • Erraztasunak emango ditugu eguneko zaintza beharrekin laguntzeko, Iturola Elkarlan Sorguneko kide garen guztion artean.

Oharra: ikastaro honetan parte hartzeko Illustrator instalatuta duen ordenagailu bat ekartzea gomendatzen dugu, alde praktikoa landu ahal izateko.

Eman izena ikastaroan

Epez kanpo. Ikastaro honetan interesa izanez gero, idatziguzu formazioa@tapuntu.eus helbidera eta zure beharra asetzen saiatuko gara.