Eskuorri eta aldizkarien maketazioa: InDesign

Indesign_nab

Proiektu baten irudi grafikoa garatu ostean, informazio zehatzagoa komunikatzeko eskuorri eta aldizkariak osatzeko beharra suertatu ohi da. Ikasi hauek InDesign tresnarekin osatzen.

IRAKASLEA

Mikel Olaiz

mikel_olaiz_irakaslea

  • Web diseinuan aditua
  • Diseinu grafiko eta web diseinu enpresetan esperientziaduna
  • Web-orrien arloko hainbat gairen inguruko irakaslea
  • Diseinatzaile grafikoa

Ikasgai-zerrenda

  • InDesign tresnaren interfazea eta oinarrizko tresnak.
  • Lan espazioaren antolaketa eta paletak.
  • Marrazteko tresnak.
  • Testuarekin lan egiteko tresnak.
  • Karaktere estiloak eta paragrafo estiloak.
  • Orrialdeen konfigurazioa: tamaina, zenbakitzea, txantiloi orriak...
  • Taulak.
  • Inprimatzea eta esportatzea.

Ikastaroaren datuak

Eguna: 2017ko azaroak 27 (astelehena)
Ordutegia: 9:30-13:30 edo 16:00-20:00
Orduak guztira: 4
Lekua: Beterri. Florida auzoa, 28 (Hernani)
Hizkuntza: Euskara edo gaztelera
Prezioa: 35€

Oharra: ikastaro honetan parte hartzeko InDesign instalatuta duen ordenagailu bat ekartzea gomendatzen dugu, alde praktikoa landu ahal izateko.

Eman izena ikastaroan

Eman izena ikastaroan beheko formularioa erabiliz. Izen-ematea baieztatzeko pausoen berri ematen duen posta elektroniko batekin erantzungo dizugu berehala.

Izena emateko azken eguna: 2017ko azaroak 23 (osteguna)

Zein ordutegitan jaso dezakezu ikastaroa?
 9:00-13:00 16:00-20:00

Gazteleraz ere jaso dezakezu ikastaroa?
 Bai Ez

*Oharra: izena ematen duten pertsonek aukeratutakoaren arabera, taldea osatzeko asmoz, ikastaroa beste hizkuntzan eskainiko dizugu agian.

 Bai Ikastaro hau oparitu nahi baduzu, hautatu lauki hau eta zurekin harremanetan jarriko gara opari bono bat helarazteko

Datuen babeserako politika onartzen dut

Idatzi honako segurtasun testua, mesedez:

captcha