2017/01/13

Martxan Facebook migrazioa

Hainbat proiektu eta enpresak akats esanguratsua egin ohi dute beraien presentzia digitala garatzeko momentuan: Facebookeko profila erabiltzearen akatsa, orrialdea erabili ordez.

Huskeria dirudien arren, estrategia digitalaren arrakastarako, esanguratsua izan daiteke aldaketa egitearen erabakia hartu eta gauzatzea. Kontutan hartu beharreko hainbat gai azaldu ondoren, eman beharreko pausoak azaltzen dizkizuegu behekaldean.

Zorionez, prozesua asko erraztu du Facebookek azkenaldian. Ez da denbora asko pasa, profila orrialde bihurtu beharrean orrialdeak zerotik sortzea gomendatzen genuenetik. Izan ere, prozesu automatikoa jarraituz, Facebookek eginiko azken aldaketak arte, amaierako emaitzan ez baitziren orrialde baten administrazio aukera guztiak eskaintzen.

Egun, ordea, bide hau izango litzateke profila orrialde bihurtzeko bide gomendagarriena:

[one_half]

Profilaren eta orrialdearen arteko ezberdintasunak

Aurreko urtean Nola egon behar dute negozioek Facebooken sarreran azaldu genituen Facebook orrialdeak profesionalki erabiltzeko arrazoi nagusiak:

  • “Atsegin dut” botoia sakatzen dutenak jarraitzaileak dira eta guri buruzko berriena euren hasiera orrian jasoko dute.
  • Komunitatea ezagutu ahal izango dugu estatistikei esker.
  • Sustapen kanpainak egin ahal izango ditugu gure argitalpenen bat edo orria sustatzeko.
  • Gure argitalpenak planifikatu ahal izango ditugu.

[/one_half][one_half_last]

Aldaketari ekin aurretik, kontutan hartu:

  • Behin bakarrik egin ahal izango duzu profila orrialde bilakatzeko prozesua.
  • Profilean zenituen lagunen artean zuk erabakiko duzu nortzuk bihurtu automatikoki orrialdearen jarraitzaile.
  • Profil irudia eta azaleko irudi nagusia mantenduko dira.
  • Orrialdeak hasiera batean profilak zuen izen bera hartuko du
  • Profilean momentura arte publikatutako eduki guztia orrialdetik ezabatuko da. Argazkiak berreskuratzeko aukera soilik izango duzu.
  • Zenuen profila ez da ezabatuko. Profil hau erabili beharko duzu orrialde berria kudeatzeko. Hori bai, komeni da bi erabilera ezberdin izatea. Profilak erabilera pertsonala izango duenez, arlo profesionalarekin zerikusia zuten eduki eta lagunak ezabatzea gomendatzen dugu, nahasmenak ekiditeko eta pribakortasuna zaintzeko.

[/one_half_last]

Zein pauso jarraitu behar dira profila orrialde bilakatzeko?

[one_half]

1. Facebookeko migrazioak egiteko atalean sartu eta agertuko den botoia sakatu (hizkuntza ezarpenen arabera, “Get started” edo “Empezar” testua izango du).

Facebook migrazioa

2. 14 egunetan zehar hainbat tresna eskuragarri izango dituzu orrialdea osatzeko eta profilean zenuen edukia kopiatzeko.

Facebook migrazioa

[/one_half][one_half_last]3. Tresna hauetara sarbidea eskuinaldeko barran agertuko da. Hauen bidez:

  • Orrialdearen informazioa osatu ahal izango duzu.
  • Profilean zenituen lagunen artean aukeratu ahal izango duzu nortzuk jarraituko duten zure orrialde berria automatikoki.
  • Profilean zenituen argazkiak orrialdean kopiatzeko aukera izango duzu.

captura-de-pantalla-2017-01-03-a-las-10-20-26

4. Honezkero bukatu duzu prozesua. Azkenik, ez ahaztu zenuen profila aldatzeaz, modu pertsonalean erabili eta orrialde profesionalarengandik ezberdintzeko: aldatu profil irudia, benetako izen-abizenak jarri, lagunen zerrenda eguneratu, etabar.

[/one_half_last]