Blogs

Bideoak igotzerako orduan zein aukeratu, Youtube ala Vimeo?

Bideoak igotzerako orduan zein aukeratu, Youtube ala Vimeo?

Ia sare sozial guztiek dute bideoak igotzeko aukera, baina bideoen plataforma bat sortu nahi badugu hoberena Youtube edo Vimeo bezalako tresnetan kanal berri bat sortzea izango litzateke.  Bi plataforma hauek alderatzeko orduan, argi izan, ez dela bat bestea baino hobea, beharren araberakoa izago baita aukeraketa. Gainera, ez dugu ahaztu behar, bi plataformak era berean erabili daitezkeela. Bata erabiltzeak, ez du esan nahi bestea ezingo dugunik erabili.

Ikus ditzagun tresna bakoitzaren ezaugarriak eta modu honetan jakin ahal izango dugu, kasuan kasu, zein erabili:

Youtube

  1. OSPEA. Gaur egun bisita eta bideo erreprodukzio gehien dituen plataforma da. Honek badu abantaila argia, bideoak ikusle gehiagoetara iritsi daiztezkeela. Baina era berean desabantaila ere, lehiakide gehiago suertatu daitezke eta.
  2. IRAUPENA. Kanal arrunt bat badugu, gehienez 15 minutu iraungo dituen bideoa igo ahal izango dugu.
  3. IRAGARKIAK. Bideoa ikustera iritsi baino lehen, bitartean, edota ondoren, irakarkiak ager daitezke. Hau ikuslearentzat ez da oso erosoa izango, baina marketinera begira, Youtuber gisa lanean dabiltzanentzat diru sarrerak dira eta enpresentzat ordea, publizitate aukerak.
  4. PRIBATUTASUNA. Bideoak publikoki agertzeaz gain, modu pribatuan konfiguratu daitezke, bideoa ikusi ahal izateko, esteka bat behar izango delarik.

Vimeo

  1. BEREIZMENA. Youtubek bere ospearengatik arrakasta duen bitartean, Vimeok edukiaren kalitatearengatik da ezaguna. Vimeorentzat bideoaren kalitatea da garrantzitsuena. Hau dela eta, normalean multimedia profesionalek Vimeo aukertu ohi dute.
  2. IRAUPENA. Ez du iraupen mugarik. Doako kontu baten kasuan, 500MB igo daitezke astean. Ordainduz gero,  20GB-takoa izango da muga.
  3. IRAGARKIAK. Bideoak ikusteko garaian, ez da iragarkirik agertuko. Hori bai, bideoa ikusten ari garen bitartean, aldamenean, banner itxurako iragarkiak azaldu ahal izango dira.
  4. PRIBATUTASUNA. Pribatutasun aukera asko ditugu: publikoa, pribatua baina partekatu daitekeena, pribatua eta ezin partekatu daitekeena, pasahitzarekin babesturiko bideoa… Hori gutxi balitz, deskargatzeko aukera zehaztu daiteke ere!

 

Biak hobeto ezagutu ondoren, hurrengo batean aukeraketa egin baino lehen, pentsatu, ikusi eta pisuzko arrazoiak medio, tresna egokiena aukeratu! Gogoan izan, beti ere, edukiak duela garrantzi handiena. Kasu honetan, edukia bideoa  bera izango da. Beraz, bideo erakargarriak sortzeko unea heldu da! Ekin!

Eta zuk, zer erabiliko zenuke, Vimeo ala Youtube?

Partekatu: