Blogs

Aro digitalean lan egiteko zein gaitasun dira beharrezkoak?

Aro digitalean lan egiteko zein gaitasun dira beharrezkoak?

Eraldaketa digitala zein Globalizazioaren eraginez, enpresak ingurune digitaletara moldatzen ikasi behar izan dute. Gainera, agertoki digital honen ondorioz, lan merkatua goitik behera aldatzera eraman du, dinamikoa eta oso aldakorra den merkatu batean bilakatuz.

Enpresak bezalaxe, langileek ere errealitate berri honetara egokitzen ikasi behar izan dute, non ziurgabetasuna, irregulartasuna, soldata zurrunak eta rotazioa, ohiko ezaugarri bilakatu dira gaur egungo lanpostu gehienetan.

Aldaketa guzti hauek kontutan edukiz eta errealitate berri honi egokitzeko asmoz, gaur egungo enpresek, ondoko gaitasunak positibotzat jotzen dituzte:

  1. Malgutasuna eta moldagarritasuna: enpresa digitalek etengabean bizi dituzten aldaketei egokitu ahal izateko.
  2. Taldean lan egiteko gaitasuna: enpresek beraien lehiakortasuna mantendu ahal izateko, anitzak diren lantaldeak behar dituzte non langile bakoitzak bere ikuspuntua emateko gaitasuna duen eta taldean lan egiteko abilezia duen.
  3. Pertsuasioa: Globalizazioak mundura irekitako enpresak ekarri dituenez, lokalki lehiatu ordez, globalki lehiatzen duten enpresak sortu dira, bezeroen atentzioa piztu eta hauek konbentzitzeko gaitasuna duten langileak behar dituztelarik.
  4. Autokonfiantza: agertoki digital berriek, hierarkia horizontaleko enpresak behar dituzte, hierarkia piramidaleko negozio ereduak atzean utziz. Hori dela eta, autokonfiantza duten langileak behar dituzte, aurretiako baimenik gabe beraien kabuz ekintzak eramateko gaitasuna izatera iritsiz.
  5. Berrikuntza eta sormena: lehiakide guztien artean nabarmendu eta abantaila lehiakorra izatera iristeko, langileek sormena eta berrikuntza garatzea behar dute enpresek.
  6. Erabakiak hartzeko gaitasuna: enpresa digitalek, erabakiak azkar eta era adimentsu batean hartzeko gaitasuna duten langileak bilatuko dituzte, merkatuaren etengabeko aldaketetara egokitzeko ahalmena dutenak.

Gainera, ezin dugu ahaztu, gaitasun guztietatik nagusiena den bat aipatzea, hain zuzen ere, talentu digitala. Hau da, tresna digitalak eta teknologia erabiliz, bere eraginkortasuna zein enpresaren eraginkoratsuna, azkartasuna eta hirugarrenei eskainitako zerbitzua hobetzeko abilezia.

Beste alde batetik, ekoizpen prozesuetan teknologia txertatzeak eta milaka informazio iturrira iristeko sarbide erraztasuna izateak, berarekin ekarri du langileek ondoko ahalmenak izatea komenigarria dela, ingurune digitaletara egokitu ahal izateko:

  • Informazioaren kudeaketa egokia
  • Komunikazio digitala
  • Sarean lan egiteko ahalmena
  • Etengabeko ikaskuntza
  • Ezagutza digitala
  • Bezero arreta digitala
  • Bisio estrategiko digitala

Guzti honek ordea, ez liguke askotariko balio, enpresak bere langileei autonomia maila bat eskainiko ez balie edota eraldaketa digitalaren oinarrian, pertsona dagoela konturatuko ez balira, bere gaitasun pertsonal zein profesionalak barne.

 

Eta zuk, dena kontrolpean al duzu aro digital berri honetara egokitzeko?

 

Partekatu: